
Urretxuko Mendizabal baserriaren ondoko bihurgunean sekulako bista dago eta Urretxuko Udalak ikuspegia bezain ikusgarria den eserlekua jarri du bertan. Bankuaren altuera 1,20 metrokoa da eta bizkarraldearena 2,30 metrokoa. Esertokiak 0,87 metroko zabalera eta bost metroko luzera du. Kuadrilla osoa eseri daiteke. Errazago igotzeko, maila bat jarri diote.
Helburua jendearen arreta piztea eta bistaz gozatzera gonbidatzea da. Santa Barbara Urretxuko altxorretako bat da eta udalak herritarrak eta bisitariak altxorraz gozatzea nahi du. Horretarako, bertako zerbitzuak hobetu behar ditu. Aurrekontuko 770.000 euro taberna, jatetxea eta aterpetxean hobekuntzak egitera bideratu behar ditu.