Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

Urretxu
2025/06/12
Otamotz

Urretxuko EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalaren erabilera zehazteko proposamena aurkeztu du. Txostenak espazioak izan beharko lukeen filosofia eta bere helburuak jasotzen ditu. Baita Pagoeta kudeatzeko ereduaren inguruko eztabaida proposatu ere.

Apirilean txostena udal gobernuari pasa zioten eta asteazkenean komunikabideei aurkeztu zioten, EH Bilduren egoitzan. Ekitaldian txostenaren lanketan parte hartu duten kideek parte hartu zuten. Jon Altolagirre zinegotziak hartu zuen hitza. «Pagoeta guneak aukera paregabea irekitzen digu herriko dinamika kulturalari elikatze prozesua eskaintzeko eta kultur ekintzetarako espazio osagarri bat eraikitzeko. Espazio horri bere potentzialitate osoa ateratzeko eragile kulturalen, auzotarren eta, oro har, herritar guztien ahotsa entzutea behar beharrezkoa da».

Urretxuko Udala orain arte baino anbiziotsuagoa izan behar dela uste dute. «Anbiziotsuagoak izatea dagokigu, herriaren dinamika soziala eta kulturala aberastu dezakeen dinamizazioa aurrera eramateko, espazioa egituratzeko eta erabilera handitzeko. Egun, inongo eduki eta koordinazio teknikorik gabe eta eskaeraren arabera erabiltzen da. Era koordinatu batean eta profesionaltasunez, kultura bizitzeko eta esperimentatzeko espazioa izatea proposatzen dugu».

Eskualdean erreferente

Pagoeta gune soziokulturala eskualdean erreferente izatea nahi dute. «Espazio berritzaile bat, kultura eta herritarren parte hartzea oinarri izango dituena, eta modu kooperatibo batean elkarte zein norbanakoekin lan egingo duena. Gaur egun Urretxuk duen kultur agenda aberastu eta orain arte egin ezin izan diren ekintzak ahalbideratzea posible egingo duena. Aukera bikaina daukagu Pagoetarekin Urretxu eskualdeko kultur topagune bilakatzeko», esan zuen Altolagirrek.

Inguruan integratzea ere garrantzitsutzat jo dute. «Ikastolak, Aspacek eta herriko elkarteek zein norbanakoek izan ditzaketen beharrei erantzun ahal die eta Pagoeta auzoko ekosistemari erantzuteko gaitasuna izan dezake. Pagoeta auzoa biziberritzeko aukera eman diezaguke». 

Hori guztia, eragile kulturalen eta herritarren parte hartzearekin. «Egitasmoa zehaztea eta herriko eragile soziokulturalen inplikazioa, esfortzua eta sormen gaitasuna erakartzea eta koordinatzea ezinbestekoa da. Hori dela eta, eragile horiek guztiek egitasmoaren definizioan presente egotea funtsezkoa da».

Azkenik, kudeaketaren inguruan mintzatu zen. «Espazio eta proiektua koordinatuko dituen teknikari edo profesional talde bat sortzearen beharra ikusten dugu, udalarekin elkarlanean arituko dena. Forma ezberdinak har ditzake egituraketa horrek: udal teknikarien taldea sendotu eta autonomia eman, entitate bat sortu (kooperatiba, fundazioa…)… Helburua gunea behar bezala kudeatzea eta kultur espazio aitzindari bat egitea bada, berau koordinatuko, elikatuko eta dinamizatuko duen talde bat beharrezkoa da».

Proiektua definitzeko parte hartze prozesu bat beharrezkoa dela uste dute. Hori dela eta, dinamika posible bat aurkeztu diote udal gobernuari. «Gure proposamenak ez dio aterik ixten Pagoetako espazioaren erabilera definitzeko beste proposamenei. Datorren asteetan eragile ezberdinekin erronda bat abiatuko dugu, gure proposamena aurkeztu eta ekarpenak jasotzeko».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

35 farola inguru hautsi dituzte bidegorrian

2025/06/08
Urretxu eta Zumarraga
2

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

Goierri Garaia atletismo taldea, hirugarren Espainiako Trail Running Txapelketan

2025/06/11
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT