Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

Urretxu eta Zumarraga

Amelio Mendijur txirrindularia urretxuarren eta zumarragarren idoloa izan zen 1960ko hamarkadaren erdialdean. Igandean bere heriotzaren 60. urteurrena bete zen.

2025/06/12
Otamotz

Amelio Mendijur urretxuarren eta zumarragarren kirolari kuttuna izan zen 1960ko hamarkadaren erdialdean. Izan ere, munduko ziklo-kros txirrindulari onenetakoa izan zen. Igandean bere heriotzaren 60. urteurrena bete zen. Bergarako lasterketan hil zen: Eitzaga jaisten ari zela, auto baten kontra jo zuen.

Agustin Aizpuru Mendijurren mekanikaria eta laguna izan zen. «Gazte mailan zebilen garaian ezagutu nuen. Soldadutzatik etorri nintzenean bizikleta denda ireki nuen Zumarragan eta bertara joaten zen. Beste mekanikari batzuk ere bazeuden Urretxu eta Zumarragan, baina gaztea nintzen eta txirrindulari gazteak nirera etortzen ziren bizikletak konpontzera, hitz egitera, galletak jatera… Nik 21 urte nituen eta Mendijurrek 17», oroitzen du.

Lagun minak izan ziren. «Oso jatorra zen. Gure bigarren bulegoa Iburreta taberna zen. Han ere etxekoa bezala zen. Sukaldean sartzen zen eta mantala jartzen zuen, etxekoandreei adarra jotzen zien… Oso erraza zen berarekin ondo eramatea».

Iburretakoekin zuen harremana hain zen ona, non bertan fitxatu zuen Kas taldearekin. Kas garai hartako talde indartsuena zen, baina ez da harritzekoa urretxuarrak beraiekin fitxatu izana. Izan ere, txirrindulari bikaina izan zen. «Bai errepidean eta bai ziklo-krosean oso ona zen. Erlojuaren aurkako Arrateko igoeran, adibidez, Jacques Anquetilek baino denbora hobea egin zuen. Anquetilek bost Tour irabazi zituen eta erlojuaren aurka bikaina zen! Mendijurrek sekulako indarra zuen. Ziklo-krosean, lokatz asko zegoelako bizikleta sorbaldan hartu eta korrika egin beharra bazegoen, ez zegoen Mendijurri irabazterik».

Munduko Txapelketa

Hori ikusirik, Beasaingo Munduko Txapelketako antolatzaileek urretxuarrari komeni zitzaion zirkuitua prestatzea erabaki zuten. Mendijur proba irabazteko faborito nagusia zen, baina hilabete batzuk lehenago hil egin zen. «Nire ustez, erraz irabaziko zuen. Lasterketa gogorrak tokatuz gero, hiruzpalau Munduko Txapelketa irabaziko zituzkeela uste dut. Bizikleta gainean bera baino hobeak bazeuden, baina korrika ez. Italian El torito español deitzen zioten».

Errepidean ere urrutira helduko zela uste du Aizpuruk. «Kas taldean hobekuntza handia egin zuen. Lasterketa politak egin zituen. Errepideko lasterketetan ere dagoeneko izena zuen. Nire ustez, liderren laguntzaile izateko dohain apartak zituen». Ez zuen hori erakusteko astirik izan, ordea. Erakustaldi onenak ziklo-krosean eman zituen. 1964an Espainiako Txapelketa irabazi zuen eta 1965ean Italian jokatu zen Munduko Txapelketan bosgarrena izan zen.

Urretxuar eta zumarragar guztiak bere jarraitzaile sutsuak ziren. «Lasterketa guztietara autobus bat edo bi joaten ziren». Bere heriotza sekulako kolpea izan zen. «Sekula ez dut halako hileta jendetsurik ikusi. Zergatik? Oso jatorra zen eta guztiei kasu egiten zien. Oso maitatua zen. Istripua izan zuen garaian nire bizikleta tailerra anaiak autoeskola izan zuen tokian nuen eta lasterketa egunean handik pasatzen ikusi nuen. Tropeletik 30 bat segundora pasatu zen, Eitzagara bidean. Seguru aski, Eitzaga oso ondo ezagutzen zuelako izan zuen istripua. Bihurgunea ziztu bizian hartu zuen eta behetik gora zetorren auto baten barruan sartu zen», amaitu du.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

35 farola inguru hautsi dituzte bidegorrian

2025/06/08
Urretxu eta Zumarraga
2

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

Goierri Garaia atletismo taldea, hirugarren Espainiako Trail Running Txapelketan

2025/06/11
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT