Iparragirre institutuko ikasleek 1936ko gerrari eta frankismoari buruz egin duten lana ezagutzeko aukera

Memoria historikoarekin lotutako egitasmo hau Historia ikasgaian landu dute, Urretxu-Zumarragan gertatu zen… izenburunpean. Helburua memoria bide bat osatzea izan da. Horretarako, bi herrietako hainbat gunetan QR kodeak jarri dituzte 1936ko gerrako eta frankismo garaiko informazioarekin. QR horietan gai orokorrak azaldu dituzte, baina tokiko informazioa ere gehitu dute. Herritarrak beraien lana ezagutzera animatu dituzte. QR kodeak Zelai Arizti parkean, bidegorriko informazio panelean, Zumarragako plazan, Urretxuko plazetan eta Areizaga-Kalebarren plazan jarri dituzte. Informazioa euskaraz eta gazteleraz dago.