
Goierri kirol elkartearen senior mailako Goierri Aldapa saskibaloi taldeak Euskadiko bigarren mailara igotzea lortu du, lehenengoz. Bi udalek harrera egin diete gaur Urretxuko udaletxean. Ekitaldian Jon Luqui Urretxuko alkateak eta Mikel Serrano Zumarragako alkateak parte hartu dute.