Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Goierri-Donostia autobus zerbitzuak 16.000 erabiltzaile izan ditu lehen asteetan

Urretxu eta Zumarraga
2025/06/13
Otamotz

Goierri Donostiarekin eta alderantziz lotzen dituen Lurraldebuseko linea berriak 16.000 bidaia baino gehiago izan ditu apirilaren 28an martxan jarri zenetik ekainaren 4ra arte. “Herritarrek harrera bikaina egin diote zerbitzu honi, eta horrek argi erakusten du linea hau martxan jartzeko beharra zegoela”, adierazi du Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak. 7.580 bidaiarik erabili dute Donostiarako noranzkoan, eta 8.443k Zumarraga-Legazpikoan.

Leire Artola Beasaingo alkatea, Erik Galvez Legazpiko alkatea eta Mikel Serrano Zumarragako alkatea izan ditu lagun aurkezpenean Dominguezek. Adur Ezenarro Ordiziako alkatea ere parte hartzekoa zen agerraldian, baina komunikabideetara deialdia zabaldu eta berehala Ezenarrok ez zuela parte hartuko jakinarazi zuen EH Bilduk, eta balorazio propioa kaleratu zuen atzo arratsaldean.

Kopuru egonkorrak
Linea honen erabilera handieneko eguna apirilaren 28a izan zen, aldiriko trenak zerbitzurik gabe utzi zituen itzalaldi elektrikoaren ondorioz. Hala ere, diputatuak azaldu duenez, linea horren erabileraren zifrak “nahiko egonkorrak” dira, eta “eskaera handia dago, batez ere astelehenetik ostiralera”, 200 bidaia baino gehiago egiten baitira lanegunetan noranzko bakoitzean, eta 300era ere iritsi dira.

Gainera, denbora horretan, 721 autobus aldaketa egin dira guztira linea horren erabiltzaileen eta MugiI sareko beste operadore batzuen artean: 545 Lurraldebuseko beste linea batzuekin ( % 75,6), 158 DBUS lineekin ( % 21,9), 13 Renferekin ( % 1,8), 4 Euskotrenekin ( % 0,6) eta 1 ( % 0,1) Tolosako hiri-autobusarekin.

Era berean, 17 pertsonak 30 autobus-aldaketa egin dituzte DG04 linearen (Arrasate>Oñati>Legazpi>Zumarraga) eta GO07 linearen artean. Bestalde, Legazpiko lau pertsonak aldaketa bikoitza egin dute Mugi barruan dauden operadoreetan.

Ikasleak eta langileak
Diputatuak azaldu duenez, erabilerari buruzko datuak aztertuta, linea honen erabiltzaileen profila egunero Donostiara joan behar duten ikasle eta langileena da, edo alderantziz. Gehien erabiltzen den zerbitzua Legazpitik 7:05ean irteten dena da; izan ere, lehenengo astetik bertatik, errefortzu zerbitzu bat jartzea erabaki zen, “inor autobusera sartu ezinik gera ez zedin”. Kontrako noranzkoan, 12:45etik 15:45era bitarteko zerbitzuak dira erabilienak.

Era berean, eta Legazpiko herritarrei zerbitzu hobea emateko asmoz eta hango udalarekin konponbide bat landu ondoren, joan den maiatzaren 26tik, 6:15 eta 7:15etako espedizioek zerbitzua dute herri honetatik 6:05 eta 7:05ean; era berean, 20:45 eta 21:45etan Donostiatik irteten diren autobusak Legazpiraino iristen dira. Erabilera-datuak aztertzen ari dira, urrian beharrak zein diren eta zerbitzua noraino aldatu beharko den aztertzeko.

“Linea hau martxan jartzea izan da sail honen apustu estrategikoetako bat; izan ere, horrekin erantzun diogu Goierriko eskualdean zegoen errepide bidezko garraio publikoaren alternatiba faltari, eta, gainera, Urola Garaiko konexioak hobetu ditugu, eskualde hauetako herritarrek eskatzen zuten bezala”, adierazi du Azahara Dominguezek, eta gogorarazi du “funtsezkoa dela garraio publikoa zerbitzu bizia izatea, gipuzkoarren benetako beharretara etengabe egokitzen dena”.

Dominguezek eskerrak eman dizkie alkateei, gure lurraldean “garraio publikoaren erabilera sustatzen laguntzeko duten prestasunagatik”, eta “entzute aktiboaren bidean sakontzearen” alde egin du: “Eskaintzen dugun zerbitzua gure herritarrek behar dutenera egokitu dadin, ibilgailu pribatuarekiko mendekotasuna murriztuz joan dadin garraio publikoaren zerbitzuak pertsona guztien desplazamendu-beharrak asetzen dituen heinean; izan ere, modu horretan bakarrik bermatuko dugu pertsona guztientzako aukera-berdintasuna, bizi diren lekuan bizi direla eta duten errenta-maila dutela”.

Hiru alkateen iritziak
Leire Artola Beasaingo alkatearentzat, datuek erakusten dute “Goierri Donostiarekin eta alderantziz konektatzeko zegoen beharra” bazegoela. “Eskerrak diputatuari egokitzapenerako agertutako prestutasunagatik eta eskertuko genuke irailean autobus zerbitzua beharretara egokitzea, orain arte egin den moduan. Espero dugu kotxea erabiltzen zuten ikasle askok garraio publikora jauzia ematea”, adierazi du.

Bestalde, Mikel Serrano Zumarragako alkateak eskertu egin du “mahai gainean zegoen arazo bati erantzuna” eman izana. “Lehen balorazioa da hau, eta datuak alderatzen jarraituko dugu, zerbitzua egokitzen nola joan jakiteko, orain arte egin den bezala, goizeko lehen orduan jarritako errefortzuarekin”, gaineratu du.

Azkenik, Eric Galvez Legazpiko alkateak uste du lehen datu hauek balorazio “positiboa eta itxaropentsua” egiteko bidea ematen dutela. “Datuek erakusten dute beharrezko zerbitzua zela. Legazpin maiatzaren 26tik bi espedizio ditugu goizez eta bi gauez, eta gainerakoa transbordoen bidez egiten da. Erabiltzaileen datuak aztertuko dira, eta urritik aurrera zerbitzua gure udalerriaren beharretara egokitu ahal izatea espero dugu. Eskerrak eman nahi dizkiogu diputatuari zerbitzua beharretara egokitzen joateko”, esan du.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
5

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT