Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Goierri-Donostia autobus zerbitzuan "aurreikuspenik gabe" aritzea egotzi dio EH Bilduk aldundiari

Urretxu eta Zumarraga
2025/06/13
Otamotz

Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur egin duten agerraldian parte hartzekoa zen Adur Ezenarro Ordiziako alkatea, baina atzo bertan jakinarazi zuen azkenean ez zuela parte hartuko, eta bere balorazio propioa kaleratu zuen atzo arratsaldean.

“Apirilaren 28an zerbitzua martxan hasi eta berehala doitu behar izan zituzten Zumarragako autobusen ordutegiak planteamenduan sartzen ez zen Legazpiko lotura bermatzeko, autobus-aldaketa bitartez. Baina horrekin, Legazpiko bizilagunei, Zumarragakoei, Beasaingoei eta Ordiziakoei ez bezala, zigorra ezarri zaie, dBus-en zerbitzuetan doako autobus-aldaketa egiteko aukera kendu baitiete”, nabarmendu du EH Bilduren oharrak.

“GO07 linea berria Legazpitik hasi ez izanaren arrazoia ez da teknikoa, politikoa baizik. Legazpi linea berri horretatik kanpo uzteko erabaki politikoa hartu zutenek ez zekiten, edo ez zuten kontuan hartu nahi izan, Mugi sisteman doako autobus-aldaketa bakarra egin daitekeela”.

Doako garraio-aldaketa horrekin ere legazpiarrei “gauza gutxi konpondu” zaiela azaldu du koalizioak. “Zumarragatik Legazpira bueltatzeko hartu behar duten Lurraldebuseko DG04 lineako autobusak sarri atzerapenarekin iristen dira… autobusek duten mantentze lan eskasa dela-eta. Ondorioz, Legazpira berandu iristen dira, eta, horregatik, erabiltzaileek ezin izaten dute Zumarragan aldaketa egin. Esango dute aldaketa bermatua dagoela, baina ez da kalitatea bermatzen, ez delako azkar egiten, besteak beste”.

Bestetik, EH Bilduko kritikatu du planteamendua egiterakoan ez direla aintzat hartu eskualdean dauden gainerako zerbitzuak, eta horregatik, “kasurik gehienetan” ez dira bateragarriak. “Beraz, ez da behar bezala sustatzen eta bermatzen garraio publikoaren erabilera”.

“Inprobisazioz betetako prozesua”
Goierri Donostiarekin autobus zerbitzu bidez lotzeko prozesua “inprobisazioz betetakoa” dela adierazi du EH Bildu. “Prozesu honetan hartu duten azken erabakiarekin ere ez da behar bezalako zerbitzua bermatzen; izan ere, lanegunetan, goizeko lehen bi autobus zein Donostiako bueltako gaueko azken biak gelditzen dira Legazpin. Eta, asteburuetan, eguneko lehenengoa eta Donostiako bueltako azkena. Bi autobus horiek Legazpin dute gordetzeko tokia; beraz, goizean irteten direnean bakarrik har daiteke autobusa Legazpin, gainontzeko orduetan ez, autobus-aldaketa egin behar dute”.

Goierritik Donostialdera egunero egiten diren joan-etorriei erantzungo dieten “zerbitzuak indartu” behar direla dio oharrak, “bereziki lan edo ikasketa arrazoiak direla medio errutina finkoetan oinarritzen direnei”. Halaber, beste garraio-zerbitzu batzuen erabilera ere erraztu beharko lituzkeela azaldu du, “hala nola Eusko Trenena, eta Donostiako Miramongo Parke Teknologikoa zein ospitale-gunerako sarbidea hobetuko luketenak ere. Horien beharrean gaude”.

Linea berri baten eskaera batzar nagusietan
EH Bilduk nabarmendu du pasa den ekainaren 6an Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu zutela Aldundiari eskatzea Goierri Eskuzaitzetako industrialdearekin, Errekalden Euskotrengo lineekin, Galarretarekin, Miramongo Parke Teknologikoarekin eta Donostiako ospitale-gunearekin lotuko dituen linea berri bat sortzea. “Uste dugu bigarren linea horrek nabarmen hobetu dezakeela Goierrin bizi direnen egunerokotasuna”.

Proposamen horrek “trafikoa eta horren ondorioak murriztea ere” bilatzen duela adierazi du. “EAEko mugikortasun azterlanaren arabera, Goierritik egunero Donostiara iristen diren autoen kopuruak hazkunde nabarmena izan du: 2016koak: 3.699. 2021ekoak: 5.631. Dena den, ez da zertan analisi zientifiko sakonik behar kotxe pribatuaren erabileraren hazkundea agerikoa dela adierazteko”.

“Uste dugu bi autobus linea horiek, Aldundiak landu duen GO07 eta proposatu duguna, osagarri izan daitezkeela eta osatu egin behar direla. Helmuga desberdinak dituzten bi zerbitzuekin, ziur Urola Garaiko eta Goierriko biztanleek irabaziko dutela”, zehaztu du.

Instituzioen arteko elkarlanik ez
Koalizioa Azahara Dominguez diputatuari zuzendu zaio. “Esan izan du alkateekin elkarlanean egin dituela proposamen hauek. Bada, EH Bilduren iritziz, ez da errespetu instituzionalez jardun. Izan ere, Zumarraga, Beasain eta Ordiziako alkateei bakarrik aurkeztu zitzaien pasa den urteko azaroaren 5ean proposamenaren zirriborroa. Zirriborro izaeraz gutxi zuena, proposamen itxi bat baitzen”.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
5

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT