Goierri saskibaloi taldeko Irati Mendiolak 15 urte azpikoen Espainiako 3x3 txapelketa jokatuko du Euskadiko selekzioarekin

Goierri saskibaloi taldeko Irati Mendiola Aizpuruk 15 urte azpikoen Espainiako 3×3 txapelketa jokatuko du Euskadiko selekzioarekin. Txapelketa hilaren 21ean eta 22an jokatuko da Melillan. Iaz haur mailako txapelketa jokatu zuen Euskadiko selekzioarekin, Huelvan.