
Uztailaren 2an, Santa Isabel egunean, Antioko jatetxea irekiko da. Zerbitzua Bide Bide enpresak kudeatuko du. Bertan bazkaldu nahi dutenek 639 18 11 71 telefono zenbakiara deitu behar dute erreserba egiteko. Jatetxeaz gain, ohiko bi txosnak (bat ermitaren ondoan eta bestea jatetxearen ondoan) muntatuko dira eta bazkari herrikoia egingo da.