
Aurten 50 urte bete dituzten Auzokoak eta Oleta elkarteek irakurriko dute Zumarragako jaietako pregoia. Urteroko moduan, pregoia danborradarekin batera irakurriko dute. Aurten hilaren 27an izango da.
Txurruka kaleko Auzokoak elkarteak apirilaren 5ean ospatu zuen urteurrena eta Agiñako Oleta elkarteak irailaren 6an ospatuko du.