
Gaur arratsaldean kadete mailako Gipuzkoako txirrindulari txapelketa jokatu da Oñatin. Talde onena Urretxu eta Zumarragako Zatika-Oxykor izan da. Tropeltxo bat heldu da helmugara eta garaipena esprintean jokatu dute. Zatika-Oxykor taldeko Unai Taboada laugarren postuan sailkatu da. Talde bereko Oinatz Idiakez eta Aimar Ugarteburu ere lehen talde horretan sartu dira.