
Zaporeak Euskal Herriko Gobernuz Kanpoko Erakundeak egunero 2.000 otordu kozinatzen eta banatzen ditu Greziako Lesbos uharteko kanpamentuan gatibu dauden pertsona errefuxiatuen artean. Maria Jauregi eta Ritxi Babarro urretxuarrak bertan izan ziren lanean. Bihar (asteartea), Jauregik, Babarrok eta Zaporeakeko Paul Benito del Vallek hitzaldia egingo dute. 19:00etan izango da, EH Bilduren Bilgunean. Ekitaldia Urretxu eta Zumarragako EH Bilduk antolatu du.