
Urretxuko Zatika taldea Valentziako UPV probako onena izan zen igandean. Taldeko zazpi txirrindulariek lan bikaina egin zuten. Prolongo Al Andalus taldeko Inez Cashman txirrindulariak lortu zuen garaipena eta tropel nagusian Zatikako hiru txirrindulari helmugaratu ziren. Bezperan, Murtziako Abanillan, Espainiako Kopako azken aurreko lasterketa izan zuten. Ekainaren 10ean, berriz, Gipuzkoako erlojuaren aurkako txapelketa jokatu zen Aizarnazabalen. 23 urte azpikoen mailan, Zatika taldeko Garazi Bergara zumaiarra nagusitu zen. Lur Zufira hirugarren izan zen maila berean. Aste honetan Kataluniara joango dira, Osona itzulian parte hartzera. Ekaineko azken astean, berriz, Granadara joango dira Espainiako txapelketan parte hartzera.