Zumarragako Udalak gaur (asteartea) jarriko ditu salgai zezentxoak dituzten jardueretarako sarrerak. Sarrerak gaur, bihar eta etzi erosi ahal izango dira, 17:00etatik 20:00etara Zelai Arizti zinemako leihatilan. Errekortadoreen ikuskizunerako eta kuadrillen arteko Gran Prixerako sarrerak 5 euro balio dute (12 urte azpikoek, 3 euro). Behi futbol txapelketako sarrerek, berriz, 2 euro balio dute.
Errekortadoreen ikuskizuna ekainaren 29an izango da, 18:00etan. Kuadrillen arteko Gran Prixa ekainaren 30ean izango da, 11:00etan haurrena eta 18:00etan helduena. Behi futbola uztailaren 1ean izango da, 18:00etan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide