Alkate txikia Malen Zufiaurre Rodriguez izango da

Igandean Zumarragako Santa Isabel jaietako Haurren Eguna ospatuko dute. 11:00etan alkateak alkate txikiari agintaritza emango dio. Alkate txikiak pregoia irakurriko du eta ondoren Irrintzi dantza taldeko gaztetxoek dantza saioa eskainiko dute. 12:00etan altxorraren bila jolastuko dute plazan eta 13:00etan Kukai dantza taldeak Topa! ikuskizuna egingo du toki berean. 17:30ean haurren danborrada abiatuko da. Bi herrietako haurrek, musika bandak eta musika eskolako ikasleek parte hartuko dute. 19:30ean danborradako parte hartzaileek txokolatada egingo dute eta 20:00etan Mikeltxi Dj-arekin dantza egingo dute.
Dena prest dago jada danborradarako. Gaur lehen entsegu orokorra egin dute eta bihar bigarrena egingo dute. Alkate eta zinegotzi txikiak ere aukeratu dituzte. Alkate txikia Malen Zufiaurre Rodriguez izango da eta zinegotziak Rim El Ouafi, Unax Guinea Murua, Eva Montoya Cabrera, Aimar Vizuete Aldanondo, Hodei Agirrebeña Lamas, Sinai Dos Anjos Prieto, Aitana Pompeu Alves Miguel, Dayra Olivera Jimenez, Goiuri Braña del Barrio, Maren Calvo Urbieta, Amira Lahbali eta Anta Lo.