Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Musti Taldeak Iñaki Kerejeta realzale urretxuarra omenduko du ostiralean

Urretxu eta Zumarraga

Aurten 50 urte beteko ditu Realeko bazkide gisa

2025/06/18
Otamotz

Realak urrezko intsigniak oparitzen dizkie urtero bazkide bezala 50 urte jarraian betetzen dituztenei. Aurten intsignia jasoko dutenen artean Iñaki Kerejeta Atxunberri (Urretxu, 1948) izango da. Kerejetak makina bat partida ikusi ditu. Zale sutsu orori dagokion moduan, txorakeriaren bat ere egin du. Zodiak dantzalekutik irten, taxi bat hartu eta Murtziara joatea, adibidez. Ostiralean Musti Taldearen omenaldia jasoko du. Imanol Gartziandia eta Eva Mauleon ere omenduko dituzte. Gartziandia eskubaloi jokalaria ere realzale sutsua da eta brontzezko domina irabazi zuen Parisko Olinpiar Jokoetan. Mauleonek 25 urte bete ditu Realeko bazkide gisa.

Gezurra badirudi ere, Kerejeta parrokoaren eskutik zaletu zen. «Akolitoa nintzen eta Don Santiago parrokoak Atotxara joateko sarrerak banatzen zituen ondo portatzen zirenen artean. Niri bi aldiz tokatu zitzaidan: batean Eibarren aurkako partida ikusi nuen eta bestean Atotxan amaitu zen Espainiako Vueltako etapa».

Kerejetak karrera motza egin zuen Elizan, berehala bota baitzuten bihurria zelako. Don Santiagok ez zuen asmatu: erlijioa beharrean, Reala sartu zion zainetan. Duela 50 urte Realeko bazkide egin zen, kuadrillako beste batzuekin batera: Jesus Elgarresta, Anjel Mari Pozueta, Txomin Enatarriaga, Aniceto Mujika, Luis Angel Madariaga…

Atotxa asko gustatzen zitzaion. «Hasieran fruta merkatuaren aldeko atearen atzean egon ginen eta ondoren etxe orratzaren aldeko atearen atzean. Aurrerago palkoaren parean egon ginen, eserita. Oso toki ona zen. Partida primeran ikusten zen. Atotxa ezagutu dudan zelairik onena da. Txikia zen, baina a zer nolako giroa… Ikusleok jokalarien gainean geunden eta arerioek dena entzuten zuten. Hesia zelaitik metro batera zegoen eta a zer nolako kolpeak hartzen zituzten… Lokatza ere gogoratzen dut. Zelaia beti lokaztuta zegoen».

Anoeta erosoagoa da, baina hotzagoa. «Erdi-erdian gaude, hor ere palkoaren parean. Toki itxi bat dugu guretzat, palko txiki baten modukoa. Txomin Enatarriaga, Pozueta eta bere familia… denok elkarrekin esertzen gara».

Jokalari on asko ikusi ditu, bai harrobikoak eta bai fitxatutakoak. «Aldridge zaharra zela esaten zuten, baina zenbat gol sartzen zituen… Satrustegi, Lopez Ufarte, Arkonada, Bakero… Liga irabazi zutenean, jokalari on asko izan genituen. Boladak izaten dira. Oso zaila da horren talde ona argitzea. Azken sei urteetan ere oso ondo ibili gara. Azken denboraldia ez da oso ona izan, baina tira… Egungoen artean, Oiartzabal, Zubimendi, Remiro, Brais… jokalari onak dira. Becker ere gustukoa dut. Sergio Francisco entrenatzaile berriak oinarri ona dagoela dio, ea egia den».

Gijonen izan zen

Makina bat partida ikusi ditu, Donostian eta Donostiatik kanpo. «Zaragozara, Logroñora, Burgosera… joaten ginen. Baita Bilbora eta Iruñera ere, noski. Gijonen eta Zaragozako Kopa finalean izan ginen. Gijonera txistua eraman nuen eta kalejira egin genuen. Ingalaterran, Frantzian eta Portugalen ere izan naiz».

Baita toki ez horren exotikoetan. Murtzian, adibidez. Bera eta Francisco Javier Andueza Txikia izango dira diskoteka batetik irten, taxi bat hartu eta Murtziara Realaren partida bat ikustera joan diren bakarrak. Pasadizoa bikaina da. «Lagun bat bilatu eta Ezkioko Zodiak diskotekara joan ginen. Jaitsi ginen, baina gero inork ez gintuen igo nahi. Han jarraitu nahi zuten. Etxera oinez itzultzea erabaki genuen. Goizeko zazpiak inguru ziren eta Eitzagara heltzen ari ginela, Txikiak Ezetz Murtziara joan?, esan zidan. Goazen!, erantzun nion. Larunbat goiza zen eta egun horretan afaria nuen familiarekin. Etxekoak azokan ikusi nituen eta Murtziara nindoala esan nien. Etxera joan eta dutxatu egin nintzen».

Familiari afarira ez zela joango esan, dutxatu… hurrengo pausoa taxia lortzea izan zen. «Geltokira joan ginen eta taxilari bati Murtziara joatea zenbat kostatzen zen galdetu genion. Egia esan, ez zitzaigun asko inporta. Gutxi kobratu edo asko kobratu, Murtziara joango ginen».

Ideia xelebre samarra izan zen eta bidaia ere bai. «Herri batean gelditu ginen… eta bertan bazkaltzen ari zen Zumarragako familia batekin elkartu ginen! Atxunberri, zer zabiltzate?, galdetu zidaten. Murtziara goaz Reala ikustera, taxilari eta guzti, erantzun nien».

Garai hartan Murtziara joatea ez zen broma. Errepideak egungoak baino okerragoak ziren. Hala, bidean hotel batean gelditu ziren lo egitera. «Hirurok gela batean sartu ginen. Hiru ohe zeuden eta taxilaria erdian jarri zen. Goizean sekulakoak bota zizkigun, zurrunga egin genuelako eta ez geniolako lo egiten utzi».

Halako batean Murtziara heldu ziren. Sarrerak erosi ondoren, bazkaltzera joan ziren. «Gure taxilariak taxia hoteleko aparkalekuan utzi zuen eta taxi bat hartu genuen. Taxilariari jatetxe on batera eramateko esan genion. El rincon de Pepe jatetxera eraman gintuen».

Bapo bazkaldu ondoren, La Condomina futbol zelaira joan ziren. Realak irabazi zuen. «Musti Mujika zumarragarra aulkian zegoela gogoratzen dut. Realak irabazi zuen, 1 eta 2».

Murtziatik lanera

Partida amaitu ondoren, etxera itzultzeko ordua heldu zen. «Igande arratsaldea zen eta Txikiak astelehen arratsaldean joan behar zuen lanera. Hala, lotan itzuli zen. Taxilariak, berriz, lo hartzen zuen. Gelditu beharra izan zuen eta ordu erdi bat egon zen lotan. Horren ondoren, oso ondo itzuli ginen. Itzuli ginenerako herri guztiak zekien non ibili ginen: taxilariaren familiak une oro etxekoei deika ari zelako, nire anaia Jesus Marik Madaya enpresako nagusiaren semeak El Rincon de Pepe jatetxean ikusi gintuelako… Taxilariari dena ordaindu genion, noski: bidaia, hotela, bazkaria…». Reala ikusteko halakoak egiteko gai den zaletu batek omenaldia merezi du, noski.

Juan Manuel Anaiarekin eta Musti Taldeko Javier Segura, Iñaki Ruiz de Egilaz eta Antonia Mateosekin; Mikel Oiartzabalek, Alex Remirok eta Imanol Alguacilek sinatu zioten kamiseta eusten.

Juan Manuel eta Joxe Mari anaiekin.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
2

Auzokoak eta Oleta elkarteek irakurriko dute Zumarragako jaietako pregoia

2025/06/15
Zumarraga
3

Julia Fernandez Calleja zumarragarrak 102 urte bete ditu

2025/06/16
Zumarraga
4

3x3 saskibaloi txapelketa arrakastatsua

2025/06/14
Urretxu
5

Urretxuko Mixtura psikoterapia zentroan ate irekien jardunaldia egingo dute ostiralean

2025/06/17
Urretxu
6

Santa Isabel egunean Antioko jatetxea irekiko da

2025/06/13
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT