
Urretxuko Udalak eserleku erraldoi bat jarri zuen joan zen astean Santa Barbarako igoeran, Mendizabal baserriaren ondoko bihurgunean. Eserlekuak ikusmin handia piztu du eta jende asko igo da. Kalitate kontrola atzo pasa zuen: Urretxu-Zumarraga ikastolako LH5eko haurrak Santa Barbarara joan ziren atzo eta 40 haur baino gehiago eserlekura igo ziren ikasturte amaierako argazkia ateratzeko. Eserlekuak tinko eutsi zion, kalitate bikainekoa dela erakutsiz.