
2025-26 denboraldian ekipazio berria estreinatuko du Urola futbol taldeak. Atzo aurkeztu zuten jokalari eta entrenatzaileentzako arropa, Urretxuko kultur etxean. Han bildutakoek bertatik bertara ikusi ahal izan zituzten kamiseta, txandal edota txamarra berriak, modelo bezala aritu baitziren taldeko sei jokalari: Beñat Agirre, Leire Alustiza, Igor Elizburu, Mirene Garmendia, Lorea Narraspe eta Ekaitz Zabala. Ekipazio berriaren inguruko azalpenak Futbol Emotion enpresako ordezkari Jagoba Trujillok eta zuzendaritzako kide Josu Aiastuik eman zituzten, azpimarra jarrita erropa eskuratzeko Internetez bete beharreko pausoetan. Klubak datozen egunetan zabalduko du jokalariek 2025/26 denboraldian erabiliko duten arropari buruzko informazio gehiago, bakoitzak zer eta nola eskuratu behar duen tartean. Bien bitartean, ekipazio berria ikusi edota probatu nahi duenak (zein neurri dagokion jakin dezan), Argixaon izango da horretarako aukera, ekainaren 25 eta 26an, eta uztailaren 7, 14 eta 21ean, 17:00etatik 19:30era.