
Lizeoko DBH4ko sei ikaslek (Laida Agirrezabal, Miren Aranzadi, Manex Balenziaga, Nahia Cuñado, Leire Ferrero eta Unai Goenagak) Urretxu eta Zumarragako gehiegizko kontsumoari buruzko ikerketa egin dute Biologia ikasgairako. Horretarako, adin ezberdinetako herritarrei galdetegiak helarazi dizkiete eta erantzunak interpretatu dituzte. Beraien helburua, jendea gehiegizko kontsumoari buruz ohartaraztea da, etorkizunari begira kontrolatu beharreko zerbait dela uste baitute. Hori dela eta, lanaren emaitzak Otamotzen argitaratzea erabaki dute. Horra hor sei gazteek egindako lana.