Eli Mendia urretxuarrarentzat izan da herriko lan onenaren saria. Haurren artean, Carla eta Naia Hernandez ahizpak eta Saioa Alonso idiazabaldarrentzat izan dira sariak.

Urretxuko eta Zumarragako udalek antolatuta, aire libreko 14. kale pintura lehiaketa jokatu da gaur goizean. Margolariek herritar askoren arreta bereganatu dute goizean zehar eta asko haiengana ere gerturatu dira hizketaldi bat egin edo argazkiak ateratzera.
Guztira 18 margolarik hartu dute parte helduen lehiaketan eta hiruk haurrenean, hirurak idiazabaldarrak. Jatorriari dagokionez, Gipuzkoa (9), Bizkaia (6), Araba (1), Nafarroa (2) eta Espainiatik (3) —Asturias eta Murtzia— etorri dira margolariak.
“Oso zaila izan da”
Guztien artean, Benigno Rodriguez asturiarrarentzat izan da lehendabiziko saria. 600 euroko txekea eta diploma jasi ditu Jon Luki Urretxuko alkatearen eskutik. Hunkituta eskerrak eman dizkie gerturatu diren guztiei, epaimahaiari, ikusleei eta gainontzeko margolariei. “Oso zaila izan da” zioen, eskertuta saria hartzerako unean.
Carlos Espiga bilbotarrarentzat izan da bigarren saria. 400 euro eta diploma, Arantxa Gonzalez Zumarragako Udaleko zinegotziaren eskutik jasi duena. Herriko lanik onenaren saria, berriz, Eli Mendia urretxuarrak jaso du, 250 euro eta diploma.
16 urtetik beherakoen artean, hiru izan dira aurkeztu diren margolariak, guztiak idiazabaldarrak. Carla eta Naia Hernandez ahizpen eta Saioa Alonsoren margolanak ere sarituak izan dira.
Miriam Quintana, Mikel San Juan eta Aitor Etxeberriak osatu dute epaimahaia eta aurkeztutako lan guztien “maila handia” azpimarratu dute.