Erromeria batekin amaituko dituzte gaurkoz, taldea sortu zela 60 urte bete direla ospatzeko antolatutako egitaraua.

60 urte ez dira berehalakoan pasatzen, baina Urretxuko Lurra dantza taldeak mende erdia baino gehiago darama herriko kaleak dantzaz alaitzen. Gaur, sortu zeneko 60. urteurrena ospatzeko ekintza sorta antola du egun osoan zehar.
Goizean zehar, haurrentzako jolasak antolatu dituzte. 20 bat haurrek hartu dute ginkana moduko jolasean. Gernikako Arbola, Iparragirre eta Kalebarren Areizaga plazetan eta Lizeo aurrean proba ezberdinak gainditu behar izan dituzte: dantza, oskol biltzea eta galletak eskuak erabili gabe jaten.
Ondoren, 80 bat lagun elkartu dira bazkaritara Gernikako Arbola plazan jarritako karpan. Taldeko dantzariak —helduak eta haurrak— eta gurasoen parte hartzearekin. Amaitzeko, erromeria egin dute bertan, dantzan eguneko ospakizunei amaiera emateko.
Bihar, Gamazada ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da Iruñeko Ortzadar dantza taldearen eskutik.