Gaur jokatu da finalerdia Zumarragako Euskadi plazan. APV, Eurre, AH eta Earki gatxik lehiatik kanpora geratu dira.

Zumarragako herri olinpiadetako finalerdia jokatu da gaur Euskadi plazan, 17:00etan hasita. No limits, RMF, BPG eta EMTF taldeek lortu dute ekainaren 27an jokatuko den finalerako txartela.
Zortzi taldek hartu dute parte gaurko finalerdietako saioan: No Limits – Abenida taberna, RMF – Aitube Berri, Earki Gatxik – Aldapa Street Food, AH – Bi-Tartean elkartea, EMTF – Faka Gipuzkoako Energia, APV – Iñaki Gastro, Eurre – Xaloa taberna eta BPG – Zuzen Zerbitzu Grafikoak. Horietatik lauk soilik lortu dute finalerako txartela, gaurko prestatuta zeuden proba gogorrak gaindituta.
Horrela geratu da azkenean, sailkapen orokorra:
- 1. No limits (1:14:00)
- 2. RMF (1:15:27)
- 3. BPG (1:17:09)
- 4. EMTF (1:17:23)
- 5. APV (1:18:28)
- 6. Eurre (1:19:12)
- 7.AH (1:19:33)
- 8. Earki gatxik (1:25:20)
Gainditu beharrekoak
17:00etan eman diote hasiera norgehiagokari. Plazari korrika bi buelta emanez hasi dute proba, bikoteka. Ondoren, 80 kiloko gurpilarekin 25 metro egin behar izan dituzte. Txingekin lau joan-etorri 100 metro bete arte. Eskian, 600 metro; 20 kiloko zakua bizkarrean zutela oinkadak emanez beste metro batzuk eta wall ball delakoan 60 altxaldi. Proba batetik bestera pasatzeko, plazari korrika bi buelta eman behar izan dizkiote tarte guztietan.
Finala ekainaren 27an jokatu da, Zumarragako Santa Isabel jaiak hastearekin batera.