
Atzo Haurren Eguna ospatu zuten Zumarragan, Santa Isabel jaien baitan. Goizean Mikel Serrano alkateak aurtengo alkate txikiari, Malen Zufiaurreri, agintaritza eman zion eta honek pregoia irakurri zuen. Ondoren Irrintzi dantza taldeko gaztetxoek dantza saioa eskaini zuten. Arratsaldean danborrada egin zuten.