
Xabier Chico eta Iñaki Lizarazu txirrindulariek Alpeetako Marmotte martxan parte hartu zuten atzo. Marmotte munduko martxa ospetsuenetako bat da, bere gogortasunagatik, parajeen edertasunagatik eta txirrindulariek Frantziako Tourreko mendate mitikoetako batzuk igotzen dituztelako: Glandon, Telegraphe, Galibier eta Alpe d’Huez, hain zuzen ere.
Argazkia: Arkaitz Arzelus.