Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Fina Salegi: Euskadiko Filmategiak zaharberritu behar dituen hiru filmetan lan egin zuen urretxuarra

Urretxu

Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko Filmategiaren eta EITBren bitartez, 1980ko hamarkadako lau film ertainen zaharberritzea finantzatu du. Fina Salegi urretxuarrak horietako hirutan lan egin zuen: ‘Hamaseigarrenean, aidanez’, ‘Zergatik panpox’ eta ‘Ehun metro’ pelikuletan, hain zuzen ere.

'Hamaseigarrenean, aidanez' pelikulako lankideekin (erdian, zinta txuria buruan duela), Urretxuko Isabel tabernan.
2025/06/24
Otamotz

Fina Salegi Elgoibarko San Migel auzoko baserri batean jaio zen, 1958an. «14 urte bete arte artzaina izan nintzen. Baserrian bizi ginen eta hortik Urretxura joan ginen, gurasoek Isabel taberna hartu zutenean. Zazpi anai-arreba gara. Urretxura etorri ginenerako, nagusiena ezkonduta zegoen eta sei joan ginen Urretxura. Tabernaren gainean bizi ginen».

Kosta egin zitzaion Urretxuko bizimodura egokitzea. «Oso gogorra izan zen niretzat. Izan ere, oso zoriontsua nintzen nire ardi eta ahuntzekin. Urretxun jende artean ibiltzera ohitu behar izan nintzen. Irribarretsua eta sinpatikoa izan behar nintzela esaten zidaten eta kosta egiten zitzaidan. Azkenean, ohitu egin nintzen».

Isabel taberna mitikoa izan zen. «Tabernan lan asko genuen eta gaueko eskolara joaten nintzen, Legazpira. Taberna 05:00etan irekitzen genuen eta asteburuetan 03:00etan ixten genuen. Lan asko egin zen taberna hartan. Golden dantzalekua ondoan zegoen eta asteburuetan lan asko genuen. Baita astegunetan ere: geltokia ondoan genuen; fabriketan langile askok lan egiten zuten; goiz irekitzen genuen; pintxoak, bazkariak eta afariak ematen genituen… Sukaldean amak lan egiten zuen [Maria Amutxastegi]. Sukaldean gaixotu zen. Urte asko eman zituen gaixo eta 60 urterekin hil zen. Aitak [Joxe Nikolas Salegi] goizetan lan egiten zuen tabernan. Arratsaldetan idiak entrenatzera joaten zen, idi probetarako. Gurasoei nik eta anaiaren batek laguntzen genien tabernan. Zer ez dugu han ikusi! Guardia Zibilak eta militarrak ere etortzen ziren, astebukaeretan beti borrokaren bat egoten zen…».

Urretxutik Donostiara

Salegik ez zuen bizimodu hura betirako nahi eta Donostiara joan zen, 1979an. «Gurasoek lanerako behar ninduten, baina ez zidaten eragozpenik jarri. Beste esperientzia batzuk bizi nahi nituen, ikasi… Donostia liberazioa izan zen niretzat. Tabernan denek ezagutzen ninduten eta ezin nuen nire burua aurkitu. Donostian oso zoriontsua izan nintzen: esperientzia berriak, askatasuna… Gainera, zine munduko jendea ezagutu nuen eta zine munduko jendea oso berezia da».

Taberna batean lortu zuen zine munduko lehen lana. «Parrandan geundela, Segoviako ihesa pelikulan jendea behar zutela esan zidaten. Merezidun gisa hasi nintzen. Lan egitera ohituta nengoen, ez nintzen nekatzen eta zinean jarraitzeko aukera eskaini zidaten. Produkzioan lan egin dut beti. Lan gogorra da, ikusten ez dena: antolatzea, koordinatzea… Produkzioan gainontzeko sailetan baino ordu gehiago sartzen dira. Gainera, akats bat egiten denean, produkziokoei leporatzen digute errua beti. Egun errazagoa izango da, baina dena digitalizatuta dago eta egungo lan egiteko modutik oso urruti sentitzen naiz. Ni hasi nintzenean ez zegoen mugikorrik, ez zegoen ordenagailurik…», oroitu du.

Zuzendariak eta aktoreak

2020an egin zuen bere azken lana: Erase una vez en Euskadi pelikulan. «Dagoeneko ez nintzen gustura sentitzen eta uztea erabaki nuen». Ordura arte, hamaika proiektutan lan egin zuen: zineman, telebistan, publizitatean, zine jaialdietan… Zuzendari eta aktore ezagun askorekin lan egin zuen. «Andu Lertxundirekin Hamaseigarrenean, aidanez eta Kareletik pelikuletan lan egin nuen. Oso gustura. Zuzendariak eragin handia du lan giroan eta Andu oso maitagarria da». Hamaseigarrenean, aidanez pelikulako sekuentzia batzuk Isabel tabernan filmatu ziren, gainera.

Aktoreekin ere oso harreman estua izan zuen. «Mikel Garmendia zenarekin pelikula asko egin nituen. Ramon Agirre, Ramon Barea, Kontxu Odriozola, Elena Irureta… Espainian egindako pelikuletako aktoreak ere gogoratzen ditut: Antonio Banderas oso jatorra zen, Rosario Flores asko maite dut, Emma Suarez…».

Egungo egoera

Euskal zinemaren hazkundean bere aletxoa jarri zuen. «Azken urteetan mugimendu polita dago. Jende gaztea gauza politak egiten ari da, euskaraz gauza asko egiten dira eta horrek asko pozten nau».

Patxi Biskert aktorearekin, ‘Kareletik’ pelikularen filmaketan.

‘Zergatik panpox’ pelikulako lankideekin.

Patxi Biskert, Andu Lertxundi eta Mikel Garmendia, ‘Kareletik’ pelikularen filmaketan.

‘Kareletik’ pelikularen filmaketan.

Pedro Larrañaga, Tere Salegi, Joxe Salegi eta Fina Salegi, Isabel tabernan.

Nerea Ibarzabal alabarekin.

‘Ehun metro’ pelikulako lankideekin.

Fina Salegi, egun.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Jolasak, bazkaria eta erromeria Lurra dantza taldearen 60. urteurrena ospatzeko

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
2

Ainhoa Barbarin urretxuarra baldintzapeko askatasunean geratu da, 23 urteren ondoren

2025/06/20
Urretxu
3

No limits, RMF, BPG eta EMTF taldeak Zumarragako herri olinpiadetako finalean

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
4

Larunbatean Zumarragako herri olinpiadako finalerdia jokatuko dute

2025/06/19
Zumarraga
5

Santa Barbarako eserleku erraldoiak haurren kalitate kontrola pasa du

2025/06/20
Urretxu eta Zumarraga
6

Urolako jokalariek datorren denboraldiko ekipazioa aurkeztu dute

2025/06/20
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT