
Ikasturte luze eta emankor baten ondoren, ikasleei oporrak hartzeko garaia iritsi zaie. Azken aste hauetan Urretxuko Iparragirre institutuan askotariko ekintzak burutu dituzte ikasturtea modurik hoberenean amaitzeko. Horrela, eguraldia lagun, hondartzara eta mendira irteerak, igerilekuan egonaldiak eta abar luze bat antolatu dira. Amaiera borobila Iparragirre Egunak eman zien, pasa den ostiralean. Hainbat jarduereten aritu ziren eta ikasleek eta irakasleek elkarrekin bazkaldu zuten Gernikako Arbola Plazan.