
Larunbatean Goierri pilota eskolaren San Joan txapelketako finalak jokatu ziren Ederrena pilotalekuan. B finalei dagokionez, aurrebenjaminetan Ian eta Danielek 16 eta 8 irabazi zieten Xabat eta Martini, benjamineten Gorjonek 16 eta 13 Telleriari, kimuetan Ibañezek 16 eta 5 Erostarberi eta haur mailan Artetak 16 eta 12 Urretabizkaiari. Final nagusiei dagokienez, Tenak eta Alberdik 16 eta 15 irabazi zieten Pueyo eta Guineari, benjaminetan Asurabarrenak 16 eta 15 Castillori, kimuetan Zufiaurrek 16 eta 15 Madinari, haur mailan Cruzek 16 eta 12 Gorostidiri eta kadeteetan Garmendiak eta Izagirrek 18 eta 12 Gorostidi eta Goikoetxeari. Ondoren, gurasoek eta haurrek elkarrekin bazkaldu zuten eta pilota jokoetan aritu ziren.