
San Joan eguna ospatzen ari dira Santa Barbaran. Goizean, meza, dantza saioa toka txapelketa, Irimora igoera eta herri kirol desafioa izan dira. Bazkalostean ere hainbat ekitaldi izango dira Santa Barbaran. 16:30ean toka txapelketako arratsaldeko saioa hasi da eta 17:30ean erromeria hasiko da. Gauargi taldeak joko du. 19:30ean toka txapelketako sariak banatuko dira eta irrintzi lehiaketa hasiko da. Irrintzi lehiaketako sariak banatu ondoren, 20:30ean, Santa Barbaran elkartutako guztiak herrira jaitsiko dira. Jaitsiera Lizarriturri taldeko txistulariek, Iratzarri taldeko dultzaineroek eta trikitilariek lagunduta egingo dute. Aierbe ahizpek, Andoni Oruesagastik eta Uxue Kerejetak joko dute trikitixa.
Urretxuko Udalak autobus zerbitzua jarri du martxan Santa Barbarara igotzeko asmoa dutenentzat. Doakoa da. Autobusa gelditu gabe ibiliko da, 20:30ak arte. Geltokia Labeaga kaleko 14an dago (Jose Mari Lasa plazan).