
Gaur arratsaldean apar festa egin dute Zumarragako plazan, Santa Isabel jaien barne. Haurrek primeran pasa dute. Bihar ere haur parkeaz, txu-txu trenaz eta apar festaz gozatu ahal izango da. Haur parketa eta txu-txu trena 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era izango dira eta apar festa 18:00etan.