Gaur arratsaldean, 16:30etik 19:30era, eta bihar ere irekiko dute

Gaur goizean haurrek Zumarragako plazako haur parkeaz gozatu dute. Arratsaldean ere irekiko dute: 16:30etik 19:30era. Ordu berean, txu-txu trena ibiliko da. Elizkalen izango du geltokia. Gainera, 18:30an apar festa egingo dute. Bihar ere haur parkeaz eta txu-txu trenaz gozatu ahal izango da: 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era. Apar festa 18:00etan izango da.