Bizikletak Iruñeara eraman dituzte, konpontzera

Urretxuar eta zumarragar talde batek bizikletak jaso ditu Baobab Gobernuz Kanpoko Erakundearentzako. GKE honek Senegalera bidaliko ditu. Izan ere, Senegalen haur askok bost kilometro baino gehiago egiten dituzte eskolara joateko. Egunak argitu aurretik abiatzen dira, apenas gosaldu gabe. Ondoren, beste bost kilometro egin behar dituzte etxera itzultzeko. Etxera nekatuta eta ikasteko indarrik gabe iristen dira. Urretxuar eta zumarragarrek emandako bizikletei esker, joan-etorria askoz ere arinagoa egingo zaie.
Herritarrek emandako bizikletak Iruñeara eraman dituzte eta bertan bizikletak txukuntzen ari dira. Ondoren, Senegalera bidaliko dituzte. Bilketa egin duen herritar taldeak eskerrak eman nahi dizkie bizikletak eman dituzten guztiei. Baita Zatika bizikleta dendari, bertan jaso baitituzte, eta Laztimendi garraio enpresari esker. Izan ere, Laztimendik eraman ditu bizikletak Nafarroako hiriburura.