
Maitane Vierbucher (May Boeken) zumarragarrak Tus luces y mis sombras liburua idatzi du, Mediterraneo saileko hirugarren eta azkena. Oraingoan ere, amodiozko istorioa Benicassim-en (Herrialde Katalanak) eta Voramar kanpinean dago kokatua. Protagonista Nagore da. Neska ausarta da eta nahi duen guztia lortzen du, maitasun arloan ezik. Duela urte batzuk Xabirekin maitemindu zen, baina beraien maitasun istorioak ez du garai ona bizi. Bera Bartzelonan bizi da eta Xabi Donostian. Mediterraneoan elkartuko dira lagun batzuen ezkontzan, baina elkartzea ez da espero bezalakoa izango.
Boekenek larunbatean aurkeztuko du liburua, Benicassim-eko nobela erromantikoen azokan. Uztailaren 5ean, berriz, Donostiako FNAC dendan aurkeztuko du (19:00etan). Zumarragako idazleak bost liburu argitaratu ditu dagoeneko.