Zumarragako 52. Dantza Solte txapelketan zazpi bikotek hartu dute parte. Bigarrenak Maren Galvez eta Gorka Granado izan dira, eta hirugarrenak Ane Jaunarena eta Endika Osa.

Atzo suziria botata hasi ziren ofizialki Zumarragako Santa Ixabel jaiak, eta gaur eguerdian tradizio luzea duen ekitaldi bat izan da Zelai Arizti parkean: Zumardik antolatutako Zumarragakok 52. Dantza Solte txapelketa.
Zazpi bikotek Antxiñako Ama txistularien eta Zumarragako trikitilarien doinuekin dantzatu behar izan dituzte arin-arina eta fandangoa, ikusleak parkeko itzal apurrean zeuden bitartean.
Atsedenaldian, Irrintzi dantza taldekoen dantza saioa izan da eta ondoren etorri da sari banaketa. Lehenengo hiru bikoteak ondorengoak izan dira.
1. Jone Arriaran-German Aranburu (Azpeiti)
2. Maren Galvez (Lezo)-Gorka Granado (Sopela)
3. Ane Jaunarena-Endika Osa (Lezo)
Parte hartu duten gainerako dantzariak ondorengoak izan dira:
- Hegoa Aizpuru (Azpeitia) – Irati Olaizola (Legazpi)
- Nora Aizpuru – Iker Zabala (Azpeitia)
- Laura Bastida – Ekain Uzkudun (Azpeitia)
- Amane Uranga – Naroa Del Rio (Tolosa)