Xabier eta Jon Zaldua aita-semeek eta Julen Alberdik indarrak neurtuko dituzte astelehenean Zumarragan

Astelehenean euskal duatloi proba erakargarria jokatuko da Zumarragako plazan, Santa Isabel jaien barne. 12:30ean izango da. Xabier Zaldua eta Jon Zaldua aita-seme zumarragarrek eta Julen Alberdik parte hartuko dute. Alberdik euskal duatloi txapelketa irabazi zuen ekainaren 8an eta Xabier Zaldua bigarren sailkatu zen. Zumarragan ordu erdi inguruko saioa egingo dute: etzandako bi enbor ebaki, zutikako bat ebaki eta 500 metro korrika, bi aldiz. Jon Zaldua gaztearen enborrak apur bat txikiagoak izango dira. Gainera, Olaia Esnaola harri-jasotzaileak erakustaldia egingo du.