
Atzo iluntzean aurtengo Santa Isabel jaietako ekitaldi berezienetako izan zen: ‘Hauspoa&Tunela’ egitasmoaren aurkezpena. Iñaki Pinedo zuzendariak eta Gorka Hermosa akordeoilariak udalaren laguntzarekin egin duten dokumentalaren aurkezpenean ehunka herritarrek eta oso gonbidatu bereziek parte hartu zuten. Zumarragako Trikitixak, musika eskolako trikitilariek, Garikoitz Mendizabal eta Endika Altzelai txistulariek, Zumarragako musika bandak, Irrintzi dantza taldeak, ikastolako abesbatzak, Enrike Zelaia akordeoilariak, Toti Martinez de Lezeak eta Jon Maiak, besteak beste. Baita dokumentalean parte hartzen duen Kepa Junkerak ere. Junkerak berta bildutakoen omenaldia jaso zuen. Udalak Antioko irudi bat oparitu zion eta musika eskolako trikitilariek bere pieza bat jo zuten.