Aldundia errepidea zaharberritzen ari da, hiru erreiko zatiaren amaieratik Aitxuko bihurguneraino

Gipuzkoa Foru Aldundia GI-631 (Urretxu-Azkoitia) errepideko zorua berritzen ari da, hiru erreiko zatiaren amaieratik (27,800 kilometro puntua) Aitxuko bihurguneraino (30,600 kilometro puntua). Lehen fasea ekainaren lehenengo bi asteetan egin zen, gauez. Astelehenean, hilak 7, bigarren faseko lana hasiko da. Lan hauek egunez egingo dira. Errei bat itxiko da eta autoak txandaka pasako dira. Lanek sei eguneko iraupena izango dutela aurreikusten da: astelehenean hasi eta larunbatean amaituko dira (eguraldiak uzten badu).