
Aurten ere Urretxuko Euskal Jaiko karroza ibilaldia eguerdian egingo da eta ondoren herri bazkaria egingo dute. Bazkariak Ederrena pilotalekuan eta Aldiri kiroldegian egingo dira. Pilotalekuan 600 pertsona kabitzen dira eta kiroldegian 700. Beraz, 1.300 tiket jarriko dira salgai. Uztailaren 15ean jarriko dira salgai kultur etxean, agortu arte. Uztailaren 30erako denak agortzen ez badira, irailaren 1etik 10era salgai izango dira berriro. Helduek 30 euro ordaindu behar dute eta haurrek 15.