
Zatika-Oxykor kadete mailako taldeko Martin Agirre zumarragarrak bigarren egin zuen atzo (larunbata) Tolosako Amaroz sarian. Xuban Gorroño irabazlearengandik 21 segundora heldu zen Luis Miguel Quirosekin eta esprintean irabazi zion. Oinatz Idiakez urretxuarra hamargarren postuan sailkatu zen.