Aldundiko Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditu uztailaren 11tik 12rako gauean, ostiraletik larunbatera, geltokietako jaiez gozatu nahi dutenek modu jasangarri, eroso eta seguruan gozatu ahal izan dezaten. 23:30etik 02:30era ordu oro abiatuko dira Legazpitik (Saturnino Telleria) eta 20 minutu geroago iritsiko dira Urretxu-Zumarragara (Mugitegi). Urretxu-Zumarragatik Legazpira joateko ere autobusak egongo dira, 00:00etatik 02:00etara.
