Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Zumarragako plaza, hilaren 13ko ONCEren kupoiko protagonista

Zumarraga
2025/07/08
Otamotz

ONCE Pueblos de pelicula saila egiten ari da, filmetan azaldu diren herri ikusgarriekin. Uztailaren 13ko kupoia Zumarragari eskaini dio. Kupoi horretan herriko plaza ageri da.

Zumarragan hainbat pelikula filmatu dira: La herida (2013), Loreak (2014) eta Erase una vez… Euskadi (2020), adibidez. 2020an La linea invisible telesaila filmatu zen eta aurten, berriz, Hauspoa&Tunela dokumentala.

Dokumental hori joan zen astean aurkeztu zen. Plazan, hain zuzen ere. Plaza protagonista duen kupoia erosten dutenek, bost sari nagusiren zozketan parte hartuko dute: 300.000 eurokoa, 5.000 euroko soldata (20 urtetan jarraian) eta 2.000 euroko lau soldata (10 urtetan jarraian).

Herrian horrelako plaza edukitzea ere sari ederra da. XIX. mendean eraiki zen. Urte luzetan hiru aldetan bakarrik izan zituen eraikinak eta arkupeak. Plaza 1954an itxi zen, azoka eta bere gaineko etxea eraiki zirenean.

Plaza handia da, Zumarraga bezalako herri batentzat. Are gehiago, eraiki zen garaian Zumarraga herri txikia zela haintzat hartzen badugu. Hala, 1936ko gerran Zumarraga hartu zuten soldadu karlistek «Non dago plaza honen herria?» galdetu zuten heldu zirenean.

Egun ez lukete horrelakorik galdetuko, herria asko hazi baita eta plaza asko erabiltzen baita. Haurrek eta adinekoek egunero erabiltzen dute azokaren gunea, jolasteko batzuek eta paseatzeko besteek. Ostiraleko pintxo-potean, berriz, plaza bete egiten da. Larunbatetan, azoka egiten da. Horretaz gain, urtean zehar makina bat ekitaldi egiten da: Made in Urola arte eta artisautza azoka, Bi-Tartean elkartearen azokak, kontzertuak, danborrada…

Zumarragako plaza 2007ko azaroaren 14ko kupoian ere azaldu zen, 10.000 eta 25.000 biztanle arteko udalerriei eskainitako seriean. Ordutik gauza asko aldatu dira. Baita plaza bera ere. Izan ere, udalak zaharberritu egin zuen 2022an.

Iñaki Mendiluze zinegotzia, Usue Vallejo ONCE Euskadiko ordezkaria, Nerea Errasti alkateordea eta Javier Plazaola ONCEko saltzailea.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Iñaki Ginea eta Iraide Delgado, herritar onenak Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian

2025/07/28
Urretxu eta Zumarraga
2

Euskal kultura ospatzera Estatu Batuetara

2025/07/30
Urretxu eta Zumarraga
3

Lurra dantza taldea, Mallorcako Inca herrian

2025/07/27
Urretxu
4

Angela Lozanok eta Adolfo Benitezek urrezko ezteiak ospatu dituzte

2025/07/27
Zumarraga
5

Joseto ta Alayak elektrotxaranga, Hatortxu Rocken

2025/07/26
Urretxu eta Zumarraga
6

Oleta elkartearen urteurreneko bazkarirako txartelak salgai daude

2025/07/29
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT