
Zumarragako Udalak 50.000 euro bideratuko ditu familiei ikasturte hasieran laguntzera eta tokiko merkataritza sustatzera.
Aurtengo Zuekin Eskolara kanpaina 2010 eta 2019 urteen artean jaiotako 890 haurrei dago zuzendua. Urte horietan jaio eta Zumarragan erroldatuta dauden haur guztiek 60 euroko bonuak jasoko dituzte etxean, udalerriko saltokietan erabiltzeko.
Non erabili
Zuekin Eskolara kanpainako bonuak urriaren 31ra arte trukatu ahal izango dira egitasmoarekin bat egin duten establezimenduetan. Kanpainan liburu-dendek, paper-dendek, arropa eta oinetako dendek, optikek eta eskolako ekipamenduarekin zerikusia duten bestelako saltokiek hartuko dute parte: Intersport, Oskarbi, Mentxu y Yone, Apalategi, Urki, Javier Arratibel, Legazpi, Onena Ehun eta Roayer.
Bonu bakoitza sei zatitan banatuko da: 5 euroko bi, 10 euroko hiru eta 20 euroko bat, hainbat erosketatan erabiltzea ahalbidetzeko. Eskola materiala, kirol arropa, betaurrekoak edo lentillak, motxilak, kalkulagailuak eta ikastetxeek eskatutako gainontzeko produktuak erosteko erabili ahal izango dira.