
Adirane Peñagarikano korrikalariak Martirietako Igoera irabazi zuen larunbatean Azkoitian. Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak eta Azkoitri triatloi taldeak hilabetez aurreratu dute lasterketa, eta aurten, txirrindularitzakoa ez ezik, korrikako proba ere prestatu dute. Ibilbideak 3,7 kilometroko luzera eta %8,4ko pendiza zituen. Peñagarikanok 20 minutu eta 3 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Maite Beregaña (0.21.21) bigarren postuan sailkatu zen eta Maite Diaz de Zerio (0.23.36) hirugarrenean.
Iturria: Ane Olaizola/AzkoitiaGuka