
Erlojupeko proba egingo dute gaur Frantziako Tourrean. Bi faborito nagusien, Tadej Pogacar esloveniarra eta Jonas Vingegaard danimarkarra, lehen test handia izango da. Bi txirrindulari hauek hamabi aldiz neurtu dituzte indarrak erlojuaren aurka. Lehen aldiz, Zumarragan izan zen: 2019ko Itzuliko lehen etapan. Erlojupekoak 11,3 kilometro zituen (Antiora igo ziren, Eitzagatik). Pogacar 18. postuan sailkatu zen eta Vingegaard 43. postuan. Esloveniarrak 22 segundoko aldea atera zion danimarkarrari.
Iturria: Marco Rodrigo/Noticias de Gipuzkoa