
Zumarragako Udalak parte hartze prozesua jarri behar du abian Urolako geltokiaren erabilera zehazteko. Helburua eraikina komunitatearen zerbitzura egongo den erabilera anitzeko espazio bilakatzea da. Horretarako, bizilagunen iritzia jaso nahi da. Bereziki geltokietako auzoan bizi direnena. Erabilera denen artean zehazteko prozesua Ikertalde enpresak bideratuko du.
Herritarrek inkesta bat betetzeko aukera dute. Horrez gain, bi parte hartze talde egingo dira. Udalak herritar guztiak prozesu honetan parte hartzera gonbidatu ditu. Edozein zalantza argitzeko edo iradokizunak bidaltzeko, info@ikertalde.com helbidera idatzi daiteke.