
Larunbatean Urola Eskubaloi Klubaren Eguna ospatuko dute. Ostiral aratsaldean eta larunbat goizean, gurasoen eta jokalarien arteko partidak jokatuko dira Ispilla Kiroldegian eta La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan. Larunbatean bazkaria egingo dute: 238 lagunek eman dute izena. 14:00etan izango da La Salle-Legazpi ikastetxeko pilotalekuan. Bazkalostean, 2024/25 denboraldian irabazitako txapelketetan lortutako garaikurrak aurkeztuko dira jendeaurrean. Halaber, talde bakoitzeko jokalaririk gailenena izendatuko da. Gainera, Imanol Garziandia Alustiza omenduko dute, joan den udan Parisko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina irabazteagatik. Bukatzeko, gazteentzako jolasak eta Dj batekin dantzaldia izango dira.