La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan elkartu dira hamarnaka lagun, haur, gazte eta heldu.

Urola Eskubaloi Klubak bere eguna ospatu du gaur. Atzo jada hasi zituzten ospakizunak, gurasoen eta jokalarien arteko partida batzuekin Ispilla Kiroldegian eta La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan. Gaur ere jokatu dituzte partidak, eta ondoren, eguerdian, bazkaria egin dute hamarnaka lagunek, gaur, gazte eta heldu, La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan. Berrehundik gora pertsona elkartu dira.
Klubak 2024/2025 denboraldian irabazitako garaikurrak ere aurkeztu dituzte jendaurrean, eta talde bakoitzeko jokalaririk onena ere izendatu dute. Bazkalostean gazteentzako jolasak izan dituzte, eta DJak musikarekin girotu du arratsaldea.