
Gaur arratsaldean barrika lehiaketaren lehen edizioa egin dute geltokietako jaietan. Asier Auzmendi eta Eneko Salvador nagusitu dira. Hala, beraiek eraman dute 500 euroko saria. Bigarren postuan Alfonso Murillo eta Iker Fontes sailkatu dira. Murillok eta Fontesek bi laguntzeko bazkaria irabazi dute. 10 bikotek parte hartu dute.
Auzmendik eta Salvadorrek bi aldiz egin dute ibilbidea. Izan ere, lehenengoan kronometroak kale egin du. Bigarrenean denbora onena egin dute eta antolatzaileek berriro saiatzeko aukera eman diete parte hartzaile guztiei. Hirugarren postuan sailkatu diren Lukas eta Ivan bakarrik saiatu dira bigarrengoz.