
Atzo arratsaldean geltokietako jaietako mus txapelketa jokatu zen. Julen Andola eta Julen Jusdado urretxuarrak nagusitu ziren. Bigarren postuan Andoni Gabilondo eta Igor Dueñas sailkatu ziren, hirugarrenean Antonio eta Marta eta laugarrenean Unax Elorza eta Jon Tome. Sariak bikainak izan ziren: irabazleek 1.500 euro eraman zituzten, bigarrenek 600 euro, hirugarrenek 300 euro eta laugarrenek 100 euro.

Andoni Gabilondo eta Igor Dueñas.

Marta eta Antonio.

Unax Elorza eta Jon Tome.