
Asteburuan ez da festarik falta izan Urretxu eta Zumarragan: geltokietako jaiak, Urola Eskubaloi Klubaren Eguna… eta Alberto Segura Skandelli eta bere lagunen festa Santa Barbaran. Azken festa honetan, ohitura den moduan, txahal bat erre zuten. 100 lagun baino gehiago elkartu ziren.
Festa larunbatean izan zen. 03:00etan ekin zioten txahala erretzeari. Gonbidatuek autobus zerbitzua izan zuten Santa Barbarara igotzeko. Bazkalostean, Cadillac Shadow musika taldeak jo zuen. Herrira kalejiran jaitsi ziren eta ondoren brindisa egin zuten Gernikako Arbola plazan. Madaia elkartean afaldu ondoren, oraindik festarako gogoa zutenek geltokietako jaiez gozatu zuten.