
Urretxuar eta zumarragarrek bisita berezia jaso dute gaur: bi mandorekin, behor batekin eta gurdi batekin Iberiar Penintsulan zehar bidaiatzen ari den Salvador Soriano valentziarra. Azaroaren 9an abiatu zen Atzeneta d’Albaida (Herrialde Katalanak) herritik eta 30 bat kilometro egiten ditu egunero, gutxi gorabehera. Bidaia urte amaiera arte luzatzeko asmoa du. Urretxuko sarrerako gasolindegiak arrakasta handia du, baina Sorianoren mandoek eta behorrek Usabiaga nahiago.
Horra hor Jose Antonio Calvok grabatutako bideoa.